Bikoteko dantza soltea izango da 2011ko Ezpalak jaialdiaren gaia

2011/04/19

Datorren maiatzaren 28 eta 29ko asteburuan ospatuko da Ezpalak, dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia Iruñean eta Eibarren.

Jotak, porruak, fandangoak, arin-arinak, orripekoak, trikitixak, tarantellak, bourreak, ijito-dantzak... Bikotean eta soltean dantza egiten diren dantzak izango dira aurtengo jaialdiko ardatz, alegia: bikoteko dantza soltea.

Programa ere nahiko aurreratuta dago eta datozen egunotan joango gara parte hartuko duten taldeen berri ematen. Erne izan, dantza soltearen ikusmira ederra eskainiko baitu Ezpalak jaialdiak!