Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Lizartzako inauteri dantzekin gozatzen

2013/02/28

Iñaki Zubeldiaren itzala luze eta zabal agertu zitzaigun Lizartzako inauteri dantzen ikastaroa n. Iñaki Bengoetxeak eta Rafa Aginagak, Otsolar taldeko eta Lizartzako inauteri dantzetako heldu eta gaztetxo talde eder batek lagunduta, argibide eta azalpen guztiak eman zizkiguten dantza errepertori...

Marmutx: kaskarotak, John Churchil eta mendira igo zen hartza

2013/02/26

Uztaritzeko kaskarotek, martxa eta makila-dantza artean egiten dituzten dantzen artean batek marmutx du izena. Doinua ezaguna egiten da berehala, oso hedatua den kanta baten doinua baita: "Marlbrough s'en va-t-en guerre" bezala ezagutzen da Frantzian eta "Es un muchacho excelente" kantaren doinu bera da Espainian. Nondik dator Uztaritzeko marmutx hori?

Kapeluak dantzan Bagolinoko ihauterietan

2013/02/24

Bagolino italiar Alpesetan dagoen 3900 biztanleetako herri gotor bat da, Val Sabbia ballean. Administratiboki Bresciako probintziari (Lombardia) eratxikia da, bainan historikoki lotura politiko eta ekonomiko indartsuak izan ditu luzaz Veneziarekin, bai eta Trento-rekin elizaren partetik. Bagolinok ihauteri eder bat zaindu du gaur arte, eta aurten altxor horren jastatzeko parada ukan ginuen.

Maskaradetako barrikadak larunbatean, Iruñean

2013/02/07

Heldu den larunbatean, otsailak 9, inauteriak ospatuko ditugu Iruñean. Berriki sortu den "Irudama" (Iruñeko dantzarien mahaia) ekimenak antolatuta, goizean Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako inauterietako dantzak eta puska biltzak karrikaratuko ditugu hiriko dantza talde ezberdinek.

San Blasek gorde diezagula eztarria!

2013/02/07

Elurra, euria, ortotsa eta beste espero genituen baina eguzkitsu esnatu zen San Blas eguna Iruñean pasa den igandean. Hori bai, hotza kategorikoa!

Koko-dantzak Elgoibarren

2013/01/31

Euskal Herriko txoko askotan inauteriak hasi dira jada, eta Elgoibarren ere konturatu ordurako izango gara guztiok mozorrotuta. Aurten ordea herriko kaleetan bisita berezi bat izango dugu, koko-dantzak izango baitira karnabal larunbatean, otsailak 9. Duela sei urte Eibarko Kezka dantza ...

Atsuak, Ituren eta Zubietako zomorro

2013/01/30

Pena handiz baina beste behin ere ez dut Ituren eta Zubietako inauterietan egoterik izan. Hala ere, saiatu naiz egunkarietan-eta, bertako berri irakurtzen eta irudiak begiratzen. Ederra behar zuen giroa, udaberriko eguraldiaz lagundua, gainera. Ikusi ditudan argazkietatik, batek ernegatu nau bere...

Argia Saria dantzan.com-entzat, esker hitzak

2013/01/28

Pasa den astean poz itzela hartu dugu dantzan.com bultzatzen dihardugunok. Argia astekariak ematen dituen Argia Sarietan, Interneti dagokion saria bertsoa.com-i eta dantzan.com-i ematea deliberatu zuen epaimahaiak. Ostiralean, urtarrilaren 25ean, Usurbilko Atxega jatetxean egindako bazkari-ekitald...

San Joan San Telmon

2013/01/19

Plaza ederra “deskubritu” genuen joan den urtarrilaren 12an Donostian. Gure taldeko Mikel Sarriegik emandako hitzaldian neskatxen esku-dantzaren nondik norakoak azaldu ondoren, dantzaren zati bat San Telmo aurreko Zuloaga plazan erakutsi genuen Sortutakoak Tradizionala programaren barruan. ...

Neguko festak, inauteriak eta hitzaldiak

2013/01/18

Aurten ere hasita nago inauterien inguruko hitzaldiak han eta hemen ematen. Zuzen izateko,  neguko festen inguruan aritzen naiz, eta hitzaldi egutegia ere neguko festen tamainakoa izaten da, hau da, azarotik otsailera. Animen eguna edo Halloween-etik hasi eta Garizumara bitartean, San Martina...

Harpidetu