Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Santa Krutzeko ezpata-dantza kronika 2011

2011/05/05

Goibel esnatu da Santa Krutz eguna, maiatzaren 3a. Goibel, akaso, egun hau delako Andoaingo Santa Krutz jaien azkena. Laugarren urtea ezpata-dantza dantzatzen duguna eta laugarrena gonbidatu bereziak gurekin dantzara ekartzen dituguna. Aurten, Argia euskal dantzari taldeko dantza-maisuak izan dir...

LEHEN KARRIKADANTZAREN INGURUKO BIDEOA

2011/05/03

2011ko apirilaren 16an egin genuen lehenbizikoz "Karrikadantza" ekimena iruñean. Karrikiri, Zaldiko Maldiko eta Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Iruñeko dantzazaleak elkartzeko eta dantzan euskeraz gozatzeko ekimena da honakoa. Hilabetean behin errepikatzea da gure asmoa, beraz:...

Dantza Coliseoan: Papiroflexia

2011/05/03

Logela Multimedia eta Circle of Trust Maiatzak 6, ostirala, 20:30 Circle Of trust taldearen hip-hop dantzak (breakdance) eta Logela multimediaren musikak eta bideo-sorkuntzak osatzen dute "Papiroflexia". Dantzariek dantza indartsua eta denbora errealean sortutako irudien sinkronizazioa...

Formazio sendo baten beharra

2011/04/28

Dantza tradizionalaren formazioan ditugun egiturazko gabeziak nola zuzendu aztertzerakoan, ikasketa formal batzuk eta titulazio bat bideratzeko interesa antzeman dugu bateko eta besteko eragileekin izandako harremanetan. Ikastaro solteekin hainbat konpetentzia eta ezagutza lantzeko aukera izaten da...

Nor gara gu, zer gara gu...

2011/04/27

Urki dantza taldea 1988. urtean sortzen da Andoainen. Urte horretako Haurren Euskal Jaialdi inguruan zenbait gazte elkartu eta herrian dantzak duen hutsunea betetzen saiatzen dira, horretarako, Lizar-makil dantza talde desagertuaren lekua hartuz. Hor sortzen da Urki, euskal dantza tradizionalak ...

Gipuzkoako dantzak Donostiako zezen plazan, baina zein dantza da hau?

2011/04/26

Guregipuzkoa.net-en sareratzen ari diren argazki bildumen artean, badago sorta bat gure atentzioa deitu duena. Donostian, zezen-plazan, XX. mendearen lehen zatian egindako jaialdi batean egindako argazkiak dira. Hiru talde ari dira Gipuzkoako brokel-dantzaren sortako dantzak egiten, eta tartean, hara, ezagutzen ez dugun dantza bat. Zein dantza ote da?

Ttunttunero jardunaldien kronika

2011/04/26

Musika eta dantza dira txanpon beraren 2 aldeak. Horixe irakurri dugu Dantzan ikasi-ren ikastaro berrietako baten aurkezpenean. Eta hori bera azaldu ziguten, besteak-beste, apirilaren 9an Iruñean egindako Ttunttunero jardunaldietan. Goizeko saioa, saio praktikoa izan zen, Sabin Bikandi-ren esku...

Bikoteko dantza soltea izango da 2011ko Ezpalak jaialdiaren gaia

2011/04/19

Datorren maiatzaren 28 eta 29ko asteburuan ospatuko da Ezpalak, dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia Iruñean eta Eibarren.

Jotak, porruak, fandangoak, arin-arinak, orripekoak, trikitixak, tarantellak, bourreak, ijito-dantzak... Bikotean eta soltean dantza egiten diren dantzak izango ...

Ikastaroa: Haur folklore ikastaroa

2011/04/18

Haur folklore ikastaroa Emilio Xabier Dueñas, Josu Erramun Larrinaga Data: Uztailak 2, larunbata Ordutegia: 09.30 – 13.30 eta 15:00 – 19:00 Lekua: Elgoibarko Musika Eskola (Aita Agirre Plaza, 20870 Elgoibar) Ikastaroaren prezioa: 30 € Izena emateko epea: Ekainak 19 Haur folklore ikastaroa...

Ikastaroa: Dantza eta musika: zenbait oinarri eta kontzeptu

2011/04/18

Dantza eta musika: zenbait oinarri eta kontzeptu Sabin Bikandi Aiko taldea Data: maiatzak 21 Ordutegia: 10:00 – 13:.00 Lekua: Dantzagunea (Arteleku - Kristobaldegi, 14, 20014 Donostia) Prezioa: 15 € Izena emateko epea: maiatzak 11 Dantza eta musika: zenbait oinarri eta kontzeptu Dantza ...

Harpidetu