Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
...ozenki esan dezagun, eskerrik asko Bidador!! (Barañain, Gotaine eta Bilbo: kronika hirukoitza)
Duguna - Iruñeko dantzariak
2016/04/29
Sarrera honen bitartez Bidador pastoralaren prozesuari akabera eman nahi genioke. Egun baterako proiektu gisa abiatu zen pastorala -2015eko urriaren 10eko emanaldi hartarako-, baina handik 5 bat hilabetera beste 3 emanaldi heldu ziren, martxoan eta apirilean. Haiek ere egin genituela jasota gera da...
Eibarko Dantzari Eguna 2015
2016/04/28
Ekainaren 12an ospatu genuen Eibarren 2015eko dantzari eguna eta Kezka dantza taldeko dantzari txiki, gazte zein helduek parte hartu genuen bertan. Untzaga plazan ospatzen dugu urtero dantzarion egun hau, baina aurtengoan eguraldia nahasi zegoela eta ezin izan genituen Eibarko kaleak dantzaz bete. ...
Dantzaren Nazioarteko Egunaren XX. Gala
2016/04/28
Dantzaren Hilabetearen bukaerako ekitaldia Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango da. Maiatzaren 1ean, igandea, Dantzaren Nazioarteko Egunaren XX. Gala ospatzen da (19,30ean), Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak antolatua Donostia Kulturarekin lankidetzan. Bere hogeigarren edizioan, eki...
Biba Txantreako Neska-mutil nagusiak!
2016/04/27
Duela 20 urte bersotu zuten Iruñeko Txantreako auzoan maiordomoen usantza. Garai bateko Magdalena auzo zaharreko festetan, jaiak antolatzeko arduradunak hautatzen zituzten mutil gazteek -musika kontratatzea, merenduak antolatzea, ordainketak egitea... zuten ardura nagusi- eta ohitura horretan oina...
Ibarra-kaldu elkarteak maiatzean ere jarraitzen du 50. urteurrena ospatzen.
2016/04/26
Maiatzean hiru ekitaldi antolatuko ditu Ibarra-kaldu elkarteak 50. urteurrena ospatzeko egitarauaren barruan, eta, hala, jarraituko dugu gogora ekartzen gure elkarteak inoiz izan dituen atalak edo azpitaldeak. Honako ekitaldik hauek, hain zuzen ere:
Maiatzak 6, ostirala (19:00) - Kanta-paseoa: K...
XIV Dantza Sariak
2016/04/26
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak ‘Dantza Sariak’ izeneko ekitaldiaren hamalaugarren aldia egingo du, Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoa. Apirilaren 30ean, larunbata, arratsaldeko 17,00etan, emango ditugu aipatutako sariak eta UNESCOk jai horren inguruan idatzitako adierazpena iraku...
El Aurresku (Dantzari Nº 4, editoriala)
2016/04/25
Orain 50 urteko testua, 1966koa, Dantzari aldizkariaren 4. zenbakian, Editorialean argitaratu zena. Kezkatuta zegoen editorea Mañarian Kirikiñori egin zitzaion omenaldian, aurreskua dantzari batek, bakarka, sokarik gabe dantzatu zuela eta bide horren desegokitasuna azpimarratzen du: "ez zen errit...
Arrateko dantzariak 2015eko Arrate egunean
2016/04/22
Astearte eguzkitsua 2015eko irailaren 8a, Eibarren Arrate eguna. Arrateko Amaren kofradiako dantzariok ohi bezala zelairatu genituen ezpata-dantza eta trokeo-dantzak. Urteetan kofradiako kide egin diren dantzari gonbidatuez gain 2015ean bi gonbidatu berezi izan genituen gure artean: Aitor Sorazu Az...
Gure txikiak Berbinzanan
2016/04/21
Otsailaren 28an, hilabeteko azkeneko igandean, gure txikiek Berbintzana herrian dantzatzeko aukera izan zuten. “Berbintzana Taldea: Euskal Kultur Elkartea”-k, Dugunako txikiak gonbidatu zituen herriko festak alaitzeko. Dantzatu baino lehen txokolate bero bat, gorputzak dantzarako berotzeko eta...
Euritan (soka-)dantzan!
2016/04/21
Urtarrilean, zorretan genuen San Blas eguneko soka-dantzaren kronikarekin etorri gintzaizuen -2015ekoarekin, alegia-, eta, gaurko honetan, aurtengoarekin. Beraz, hona 2016ko San Blas eguneko soka-dantzaren kronika, labetik atera berria!
Aurtengo Otsailaren 3an, ez genuen elur mehatsurik izan, b...


