Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Erritmo hirutarrekin jolasean
2017/06/07

Joan den maiatzaren 13an, hirutar erritmoekin jolasteko aukera izan genuen Eibarko Portalea Kultur Etxean, Dantzan Ikasik antolatutako Hirutarrak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingurutxoa ikastaroan .
Balsa dantzatzen hasteko prest. Argazkia: Eire Vila. Dantzan.eus CC BY-SA
Aiko ta...
Otxandioko emakumeen aurreskua berreskuratzeko gonbidapena
2017/06/05

1980ko hamarkadan abiatutako ikerketa-lana argitaratzen dute hemen Santurtziko Mendi Alde dantza taldeko Mundi eta Andoni Flores anaiek. Otxandioko emakumeen aurreskua dokumentatzeko eta berreskuratzeko lanetan dabiltza buru-belarri. Santa Marina jaietan Otxandion egiten zen emakumeen soka-dantzar...
Aurreskua Altzolako sanjoanetan
2017/06/02

XX. mendeko 50eko hamarkadako argazki zahar batzuk topatu ditugu, Altzolako Bainuetxean egindako argazkiak dira. Sanjoanetako soka-dantzako irudiak direla dirudi, garai hartan San Joan Txiki egunez, ekainaren 25ean, aurreskua dantzatzen baitzen bainuetxeko atarian. Aurreskua eta atzeskua ageri dira...
Klase Magistrala Sabin Bikandiren eskutik
2017/06/01

XII. Folklore Azokaren programaren barruan, AIKO Taldeako kide den Sabin Bikandiren Eskola magistrala izango dugu dantza taldeetako txistulari, txistu irakasle eta txistulariei zuzenduta. Saioa ekainaren 10ean izango da 11tatik 14tara. Lekua: Elai Alai Kultur Elkartean (Santa María kalean, Por...
Soka erakusketa Iruñean, Sanfermin bezpera arte
2017/06/01

Bihar ostirala, ekainak 2, zabalduko da Iruñeko Kondestablearen jauregian Soka , Euskal Kultur Erakundea k ekoizturiko euskal dantzari buruzko multimedia erakusketa . Sanfermin festen bezpera arte zabalik izanen da — ekainaren 30a arte — Iruñeko Udalak eta Duguna-Iruñeko dantzariok elkar...
«Agorrila», Gero Axular Dantza Taldearen ikuskizun berria
2017/05/31

Agorrila XIX. mendeko Donostiako Alde Zaharrean kokatzen da, hiria tropa frantsesen esku zegoenean.
Ikuskizuna hiri inbadituan eta suntsituan sortutako maitasun istorio batean oinarritzen da; tristura, amorru eta ezintasunez betetako giroan, nahiz eta Donostia berri bat eraikitzeko ilusioa ...
Lucia Lakarra: “Ikuslearen bihotza ukitzea da utzi nahi dudan ondarea”
2017/05/31

DANTZANentzat esklusiban, Lucia Lakarrak bere ibilbideari errepasoa eman dio, eta etorkizuneko proiektuei buruz hitz egin digu.
Bere amaren bitxiontziak begien aurrean dantzari bat jarri zion bizitzan lehen aldiz. Baina bere sorterrian ez zegoen ballet estudiorik. Halako zaletasun goiztiarra bar...
Beasaingo Dantza Topaketen XVII. eguna datorren igandean, ekainak 4, Ostadar Dantza Taldearen eskutik
2017/05/30

Aurten ere, Beasaingo Loinatz jaiak behar bezala amaitzeko, Ostadar Dantza Taldeak urteroko dantza topaketen eguna antolatu du jaietako azken igandean (ekainak 4). Aurtengoa XVII. edizioa izango da, eta honako dantza talde hauek hartuko dute parte bertan:
Adurtza Dantza Taldea (Gasteiz...
Koloreen sinfonia
2017/05/30

Pazko igandez Luzaideko herriak bolant-dantza eguna ospatzen du eta aitzakia horren bueltan egun batzuk igaro nituen Nafarroa Garaia aldean.
Bolant-dantza festa inauterietan jatorria duen tradizioa da. Inauteri egiturari eusten dion arren, XX. mendeko eboluzioaren eraginak aldaketak eragin zitue...