Dokumentuaren akzioak
BETI JAI ALAI Dantza Taldea 50 URTE
Basurtuko Beti Jai Alai dantza taldeak 50 urte bete ditu aurten. Urte hauek guztien historiaren laburpena hauxe da:
1967. urtean, Jon Pertikak, Basurtu inguruko bizilagunekaz batera, BETI JAI ALAI taldea eratzen hasi zan. Bizkaiko eta Gipuzkuako dantzak egiteari ekin eutsien eta euskal kultura sustatzeari ere bai. Horretarako bideratutako jarduerak antolatzen hasi ziran eta gaur arte, eten barik, Olentzero zein Agate Deuna moduko ohiturak mantendu dira.
Sorrerako datatzat 1968ko apirilaren 21a joten da. Egun horretan, BETI JAI ALAI dantza taldearen aurkezpen ofiziala egin zan. Etxetxua Kirolgunean beste talde batzuekaz batera egindako dantzaldian.
Sortzen ziran beharrizanei aurre egin ahal izateko lau entsaialeku izan dauz:
- La Cervecera del Norte 1967. urtean
- Avenida zimema 70. hamarkadatik 1988ra
- Malako estrata 1988tik, 2004ra
- Masustegiko estrata 2004tik 2018ra, gaur arte.
BETI JAI ALAI taldea Basurtu auzoko herritarren artean egoan euskal senaren inguruan sortutako folklore elkartea da. Sorreratik, Euskal Herriko dantza, ohitura eta errituen ikerketa, ikasketa, zaintza eta hedapen lanei eutsi deutso. (Euskal Herriko toki gehienetako dantzak fidagarritasun handienarekin plazaratu dabez: Iurretan egiten dan Dantzari Dantza, Lekeitiko Kaixarranka eta Eguzki Dantza, Mendexako Mahaigainekoak, Lanestosako eta Xemeingo Dantzak, Txakolin, Luzaideko Dantzak... )
Iñaki Irigoienen laguntzaz, batetik, ahaztuta egozan dantzak berreskuratu dabez eta, bestetik, agirietetan aurkitutako informazioan oinarrituta, dantzak berregiteari ekin deutsie: Lekeitioko Ezpatadantza eta Axeri-dantza, Ezpatadantza, Begoñako Aurreskua eta polka, Begoñako elizateko aurreskua, Bilboko inauterietako Zaragi-dantza.
Musikak ere, bere lekuan izan dau, hasierako trikitilariek zein txistulariek barriei bidea zabaldu eutsien.
Txistua, jo ezezik, trikitixa, alboka, txalaparta zein gaita joten ere ikasi eben.
Kepa Junkera, Iñaki Zabaleta, “Motriko”, Iñaki Egiluz, Jon Gaminde esate baterako. Euretariko batzuk garrantzia eta ospea lortu dabe.
80. hamarkadan dantzaldiak Euskal Herriko mugetatik harago izaten hasi ziran, nazioarteko hainbat jaialditan parte hartuz: Mallorca, Jaca, Bulgaria, Alemania, Kroazia, Txekia, Portugal, Ingalaterra, Sardinia, Belgika, Holanda...
Antzokietako ikuskizunetan ere parte hartzen hasi ziran.
Sasoi honetan ere, Beti Jai Alai Erraldoien konpartsa egin zan eta desagertutako Bilboko erraldoien erreplika egin eben.
Berreskurapen lan hau ezinezkoa izango zan aipatutako Iñaki Irigoienez gain (folklorea), Mikel Lizarza (jantziak), Jose Luis Egiluz (musika eta doinuak), Karmele Goñi (Bilboko Euskal Museoko Zuzendaria) eta Bizkaiko Foru Aldundia bezlako erakundeen laguntza barik.
Gogora ekarritako guztiaz gain erropa, jantzi, jantzi-oasagarriak, oinetakoak, ezpatak, uztaiak, banderak, txanoak eta abar zeharo garrantzitsuak dira eta horren arduradun Ana Santacoloma, Roman Sanz, Iratxe Zabala, Alazne Zabala, Mª Isabel Llona ziran eta dira.
Antolaketa eta zuzenketa lanak Jon Pertikaren esku egon ziran eta dagoz, baina ezin ahaztu, inguruan laguntzen daukazan besta batzuk, Jesus Mari Igarza, Alberto Gutierrez...
Sorrerako asmoak, nahiak... 50 urte ondoren sendo dirauen taldea izatea ahalbidetu dau. Umeez gain, 60 bat lagunek osatzen dabe eta eskaintza zabala eta ugaria daukie Zuberoa, Lapurdi, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta, batez be, Bizkaiko dantza, musika, tresnak, kanta eta jantzietan.
Bukatzeko, egindako lana, eskertu behar eta gura deutsegu, aipatu ez badoguz ere, taldeko partaide izan ziran eta diran hainbat pertsonari.
Dokumentuaren akzioak