Dokumentuaren akzioak
Hamar urte dira Halloween-en inbasioa hasi zela
Azaroaren 1a atarian dugula-eta, Oier Araolazak Halloween gaia jorratu du beste behin, Dantzan.eus atarian.
Artikulutxo bat idatzi nuen hori kontatuz. Gero etxean atera nuen gaia, eta aitak eman zidan ezustekoa.“Bai, guk ere umetan [50eko hamarkada hasiera], Zizurkilen, baratzetan kalabaza edo arbiak hartu, zulatu, hustu, kandelak jarri, eta bide bazterretan jartzen genituen jendea beldurtzeko“. Zur eta lur, gaiaz dokumentatzen hasi nintzen eta blogean joan nintzen nire harridura konpartitzen. Erantzuna harrigarria izan zen, han eta hemen, joan zen agertzen jendea gure aitaren testigantza berdintsuarekin.
Inbasioa eta erresistentzia
Urteotan elkarrizketa ugari egin dizkidate, hainbat hitzaldi eman ditut, artikuluak,… Bi prozesu bateratsu joan dira. Batetik, merkataritza industriaren Halloween inbasioa eremu ia-guztietara iritsi da, eta hiri, herri handi, herri txiki eta auzo, umeek ospatu ala ez, denek badakite zer den. Bestetik, hainbatek euskal tradizioan festa honen, Animen gauaren eta Domu Santu egunaren testigantzak, eske-formulak, mozorro ohiturak eta abarrekoak batu, ezagutzera eman eta bertako ñabardurekin ospatzeko ahaleginak egin dituzte.
Aste honetan Josu Ozaita eta Jaime Altunak, Juan San Martin bekarekin egindako ikerketaren berri eman digute Eibarren. Ikuspegi zabal eta irekia eskaini digute, eta pozgarria da gure begien aurrean gertatzen ari diren aldaketak behatu eta aztertzeko antropologiaren tresnak baliatu dituzten ikertzaileen lana ikustea. Hona gaiari buruzko lotura sorta bat:
- Halloween Resurrection 2012: Halloween euskal festa bat da (IV)
- Elkarrizketa Halloween eta Arimen gauari buruz
- Oier Araolaza: «Umetan gure aitona-amonek Halloween ospatzen zuten»
- Kalabaza hutsik
- Halloween euskal festa bat da (III): Kalabaza hustutzen
- Animen Gaua: 2015eko uzta
- Neguko festak, inauteriak eta hitzaldiak
- Xanduli, manduli, kikirriki….. eman goxokiak guri!
- Animen gaua 2016 Eibarko baserrietan
.
Azaleko Argazkia: Animen gaua Eibarko Mandiola auzoan (Ane Sarasketa).
Dokumentuaren akzioak