Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HERRIXA DANTZAN

Orain arteko ekarpenak

Escamot català 2024

Iruñea
2024/12/07 18:30

Escamot català

Elorrio
2024/12/06 19:00

Escamot catala 2024: hamargarrenez Euskal Herrira

2024/11/22

Hamar urtez, urteroko txangoan, jada ohikoa bihurtu zaigu Escamot calatà-ren bisita abenduko zubian. Aurten zubi laburra, eta hiru geldiadi egingo dute, Lakaben, Elorrion eta Iruñean. EGITARAUA: Abenduak 6: Lakabe (Nafarroa) 12:00 Dantzaldia   Abenduak 6: Elorrio (Bizkaia) ...

Gehiago irakurri

Escamot català Euskal Herrian 2023: abenduak 6-10

2023/11/27

Azken urteetan bezala,  Escamot català Kataluniako musikari eta dantzari koadrila Euskal Herrira etorriko da abenduko zubian, dantzaren bitartez bildu, gozatu eta gozatu arazteko asmoz. Berrogei lagun inguruko taldea bildu dute aurten txangora, eta lau herriotan egingo dute geldialdia eta dantza...

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan: urtarrila - apirila egitaraua

2023/01/20

Espaloia kafe-antzokiko Herrixa Dantzan saioetan ez-ohiko proposamenak izango ditugu urtarriletik apirilera (tira, udazkeneko hirurak ere bereziak izan dira...). Urtarrila eta otsaileko saioetan  "Euskal Herriko plazetarako dantza berriak"  proiektuko proposamenak ezagutu eta lantzeko dantz...

Gehiago irakurri

Escamot català-rekin dantzaren magia piztu zen berriz Espaloia kafe-antzokian

2023/01/01

Abenduaren 9an jaso genuen Escamot català Elgetako Espaloia kafe-antzokian. Eta ohi bezala, dantzaren magia piztu zen. Hain da goxoa, gertukoa, lasaia, sortzen den giroa... Ehundik gora lagun bildu ginen antzokira: hogeita zortzi ‘escamot’, inguru zabal batetetik etorritako dantzariak,...

Gehiago irakurri

Arrasaten bi dantzaldi bertako musikariekin: kronika

2022/12/29

Arrasaten, amaitu berri dugun udazkenean, bi dantzaldi antolatu ditugu kalean. Biak ala biak bereziak, herriko musika-taldeekin dantzatu garelako. Komunikabideetan berrienari lehentasuna eman ohi zaionez, azkenarekin hasiko gara: Santamasetako dantzaldia, abenduaren 21ean (Santamas bezpera Arras...

Gehiago irakurri

Escamot català Euskal Herrian 2022: zazpi hitzordu

2022/11/30

Abenduko zubian dagoeneko ohiturakoa bihurtzen ari zaigu Escamot català-ren bisita, gure zorionerako. Zortzigarren urtez, aurten zortzi eguneko ibilbidea egingo dute, eta zazpi herritan dantzarako hitzorduak, Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoan. Hauxe aurtengo egitaraua: Abenduak 3: Baigorri (Be...

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan dantzaldiak ere itzuliko dira

2022/10/05

2020ko martxotik etenda... berriz abiatuko dira Elgetako Espaloia kafe-antzokiko Herrixa Dantzan dantzaldiak, "jada fundamentuz dantza gaitezkeenez". Urritik apirilera antolatuko dira dantzaldiak, hilean behin, normalean hileko azken igandean 19:00etan (salbuespenak salbu). Orain arte ohikoa ...

Gehiago irakurri

Escamot català Euskal Herrian 2021

2021/11/10

Aurten bai, abenduko zubian berriz etorriko zaigu Escamot català dantzari-musikari txangoa Euskal Herrira. Seigarren aldia izango du, eta hiru hitzordu finkatu ditu abenduaren 4tik 8ra bitartean, Nafarroatik Bizkaira. Bizkaiko proposamena berria da: bi eguneko dantza-egonaldia antolatu dugu Baratz...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

HERRIXA DANTZAN on Bal bat Canneseko alfonbra gorrian

2018/06/05

Dantzan ari direnetako bat Gérard Godon da, aurten eta iaz gurean izan duguna dantzaldia ematen.
Cannes-eko hondartzan eman zuten dokumentala, eta ondoren dantzaldia, Godon eta beste hainbat musikarirekin.

Hemen dokumentalaren aurrerapena: https://vimeo.com/185192570
Hemen, gaztelaniazko azpitituluekin, nahiago duzuenontzat: https://www.youtube.com/watch?v=1rHCa4K2WHU&t=27s

HERRIXA DANTZAN on Folk dantzaldiak apirilean Baionan eta Elgetan: Duo Godon-Thézé

2018/04/17

Azken orduko oharra: Eric Thézé-k bizikletaz istripua, eta belauna apurtu omen du. Beraz, Gérard Godon bakarka izango dugu. Halere, arazorik ez. Joan den urtean dantzaldi benetan goxoak eman zizkigun, eta berriro gozatuko dugu!!

HERRIXA DANTZAN on Kontra-dantzan 1967

2017/10/23

Tira, ezohikoak... guretzat. Hori galdu dugulako. Baina han, AEB-etan, oso-oso ohikoak dira, baita gaur egun ere.
Folklore taldeen ereduak ikusten ohituta gaude, bai, hemen ere bai, baina folklore taldeek nonbaitetik hartu dute eredua: tradizioan zeudelako, herrian dantzatzen zirelako, alegia (gehienetan).
Herrixa Dantzan dantzaldietan asko baliatzen ditugu kontradantzak, Euskal Herrian ohikoago ditugun moldeetan. Oso baliagarriak dira herri-dantzarako.

HERRIXA DANTZAN on Plazako dantzen sukarra Iruñea aldean

2015/03/13

Zorionak eta aurrerabide oparoa Karrikadantzari!! Dantzaldi ederra da zuena. Gogo handia dut Kafe Zentraleko saioak ezagutzeko.

Herrixa Dantzak hileroko saioak ere aterpean dira. Horietatik bi, tabernatan. Dudarik ez, tabernak beste giro bat ematen dio dantzaldiari, eta beste oihartzun bat. Ederra Iruñeako leku berri hori aprobetxatzea, eta zoriontzekoa / eskertzekoa Kafe Zentralek Karrikadantzari babesa ematea.

HERRIXA DANTZAN on Dantzan.eus domeinuan gaude dagoeneko

2014/12/03

Zorionak! Biba dantzan.eus!
Herrixadantzan ere .eus izango da, jakina.

HERRIXA DANTZAN on Sostoaren San Joanetako kontzertuan

2014/07/01

Arrasaten antzeko bi esperimentu egin ditugu ekainean, kale kantua antolatzen duen Portaloi elkartearekin.
Hileko lehen ostiraletako kale kantu erronda dantzan amaitu genuen, Herrixa dantzan saioa egiten ari ginen Uarkape tabernan: kantariak kantuan eta haiekin gu dantzan.
Ekainaren 14an Kantu Eguna ospatu zuten, hainbat lekutatik etorritako kantuzaleekin. Portaloi elkarteak proposatuta, arratsaldean kantu-dantza erromeria egin genuen herriko plazan: pieza batzuk txistularien doinuekin, beste batzuk kantatuak (txistulariek lagunduta).
Bi saiook bapatean, entseiurik gabe, natural. Gabeziak gabezi, esperimentu politak izan dira, gustagarriak. Iruditzen zait gehiago landu beharreko formatua dela.
Izan ere, berezko bikote naturala izan beharko lukeen arren, agerikoa zen biak (kantua eta dantza) elkartzeko ohitura falta, eta hortik gabeziak.

Herrixa Dantzan on dantza.eus domeinua izango dugu

2014/06/12

Pozten nau. Nik ere pentsatu izan nuen .eus domeinuen lehen olatu honetan sar zitekeela dantzan.com, euskal kulturaren erreferentziazko web guneen artean. ZORIONAK eta ongi etorri dantza.eus

Herrixa Dantzan on Txertubi, dantza gidatua

2013/05/17

Errepertorio zabala, sonoritate goxoa, musika abilezia... Herrixa Dantzan saioan izan dugu Txertubi bikotea, eta oso gustura. Gomendatzeko modukoa.

Sinadura kanpaina martxoaren 4-a arte luzatuta

2012/02/23

Dagoeneko dantzan.com-en aldeko 1.172 sinadura jaso ditugu. Hauek eskatu dizkigun lehenbiziko erakundea Gipuzkoako Foru Aldundia izan da, eta martxoaren 6an aurkeztuko ditugu bertan. Oraindik sinatu ez duzuenoi, eskertuko genizueke epe horren barruan egitea. Animo!!

... eta eskerrik asko babes-gutuna sinatu duzuen guztioi. Garbi dago dantzan.com inporta zaigula, eta bizirik jarraitzea nahi dugula. Lanean jarraituko dugu hala izan dadin, zuen laguntzarekin.

Jarraituko dugu kanpainaren (eta emaitzen) berri ematen. Aupa!!

Mendi Alde dantza taldeari oharra

2012/02/23

Eskerrik asko, Mendi Alde Dantza Taldea. Halere, mesedez, dantzan.com-en aldeko zuen jarrera efektiboa izateko, babes-gutunaren jarraian dagoen formularioa bete eta bidali ("Enviar" botoia). Horrela jaso behar ditugu sinadurak, modu automatikoan. Zuen sinadura ez dugu oraindik jaso.