Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HERRIXA DANTZAN Plazako dantza tradizionala: kalitatean sakontzen 2025-2026

Dokumentuaren akzioak

Plazako dantza tradizionala: kalitatean sakontzen 2025-2026

2025/09/21 19:35

MINTEGIA

Kalitatea, ez ‘ikusleei’ begira, baina barrura begira, dantza sakonagotik sentitzeko.

Aurten, Elgetan eta Irunen.

 

Zer da:

'Plazako' dantzaren kalitatean sakontzeko mintegia. Kalitatea, ez kanpora begirakoa (balizko ikusleei), baina barrenera, norberak dantza sakonagotik sentitu eta adierazteko (jakina, kanpoko ikusle zorrotzari ere iritsiko zaio dantza adierazteko irudi, proiekzio edo zera hori).

Irakasle-ikasle ohiko ikastaroa baino, elkarrekin egingo dugun esplorazio / lantze / trebatze bide bat izan nahi du.

Saioak monografikoak izango dira: aukeratutako arlo bat + betegarriren bat. Mintegiaren jarraian, etentxo baten ondoren, dantzalditxoa (ikus Mazurka Gauak).

 

Iparrak:

  • Musika: musika ulertzea, musika sentitzea, musika dantzatzea.
  • Autonomia landu
  • Askatasuna: molde zurrunak gainditu, eta jolastu, inprobisatu (musikaren eta dantza-sistemaren mugen barruan).
  • Aniztasuna: dantza-sistema bakoitzaren oinarriei zintzo, dantza nork bere norberetasunetik sentitu eta adieraztea, bere modura… klonik gabe.
  • Sistema bakoitza sakonago ezagutu

 

Arloak eta zertzelada batzuk:

OHARRA: ez da dantza-sistema hauek 'ikasteko' tokia; ikasita etorri behar da. 

  • Bikote dantzak lotuan: bikotearen lotura, gidatzea, jarraitzea, bat egitea. / Pisuaren kudeaketa, inertzia, oreka… / Notak zapaltzen, aldaerak, jolastea… / Beste eremu batzuk: erritmo ez-ohikoak, errenak, tenpo eta doinu ‘zailagoak’…
  • Solteko dantza: solteko dantzaren oinarrietan barrena: eredu arkaiko eta naturalagoak, eta hortik abiatu. / Oinarrizkoa eta apaindurak / Ereduak: bateko eta besteko ohiturak ezagutu, eredu zehatzak aztertu. / Markatzea eta jarraitzea / Dantzakera: espazioa, bolumena, komunikazioa, grazia… / Aniztasuna eta askatasuna, ‘urratsak’ aukeratu eta (batez ere) adierazteko. / Pultsuekin jolasten / OHARRA: ‘urrats berriak’ lantzea ez dago lehentasuneko helburuen artean.
  • Brale eta jauziak: nola dantzatu, jarrera (taupada, borobila, taldearekin eta musikariekin konexioa, urratsak ixteko moduak…) / Ereduak (iturri onetik edaten…) / Dantza jauzien lojika ulertu / Oinarriak, estiloak eta apaindurak. / Aniztasuna eta jolasa / Musika dantzatu (musika sentitu, musikatik urratsetara, musikarekin jolastu.) / Agindurik gabe dantzatzea / OHARRA: helburuen artean ez dago ‘erdizka’ egiteko hamaika forma lantzea (adibidez), edo urratsekin nahi ahala jolastea.
  • Ingurutxoen sistema: ingurutxoen sistema, protokolotik at. / Jolastu, sortu, gozatu. / Sorkuntzak
  • Kontradantzen sistema: kontradantzen sisteman zaindu beharrekoak / Jolastu, sortu, gozatu. / Sorkuntzak
  • Beste dantza batzuk (betegarri): sokan, irradakak, makil-dantzak, sorkuntzak...
  • Dantzan irakasteko irizpide eta baliabideak (pedagogia), dantza-irakasleentzako.

 

Nori zuzenduta:

  • Dantza sentitzen sakondu nahi duten eskarmentudun dantzari / dantzazaleei
  • Ur handiagotan murgiltzeko edota ohikotik haratagoko aukerak esploratzeko beharra edo gogoa duten eskarmentudun dantzari / dantzazaleei
  • Dantza-irakasleei
  • BALDINTZAK: dantza-sistema hauetan eskarmentu nahikoa, ezagutzea, gutxieneko maila duina, eta ikuspegia irekitzeko jarrera.

 

Info praktikoa:

ELGETA - Espaloia kafe-antzokia

  • Maiztasuna: hilean behin
  • Egunak: ostiral arratsalde - gaua
  • Hasiera: 2025eko urriak 31
  • Saioen jarraian, jan-edanerako eten baten ondoren, Mazurka Gauak.
  • Prezioa: 10,00 euro / saio (mintegia + Mazurka Gauak dantzaldia)

 

IRUN - lekua eta eguna oraindik zehaztu gabe

  • Maiztasuna: hilean behin
  • Hasiera: finkatu gabe
  • Prezioa: 10,00 euro / saio (mintegia + dantzaldia)

 

Zure interesa adierazteko:

Dantzan sakontzeko proposamen hau zure interesekoa baldin bada, bete ondorengo formularioa.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.