Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aritz Ibañez Lusarreta Dantzari nafarrak Zaragozako Expo-n

Dokumentuaren akzioak

Dantzari nafarrak Zaragozako Expo-n

Iragan udaberrian, Nafarroako Gobernuaren kultura sailetik deia jaso genuen: 2008an Zaragozan egitekoa zen Expo unibertsalean gure taldearen parte hartzea eskatu ziguten. Nafarroari eskainitako egun bat ospatuko zuten ekainean eta hemengo dantza taldeen ordezkari gisa nahi zuten Duguna dantza taldea, besteak beste. Halako ikuskizun bat presta genezan nahi omen zuten.

Telefonoa eskegita 2 sentsazio izan genituen. Alde batetik poza, egindako lanaren nolabaiteko aitorpena izan zitekeelakoan, baina bestetik, mesfidantza pixka bat ere bai, gure erakundeetako zenbait kudeatzaile nolakoak diren ezagututa edozein gauza espero baigenezakeen. Edozein kasutan, baiezkoa-edo eman genien, kontuak argitzen joanen ziren esperantzaz.

Urtea joan da eta datak estutzen zihoazela ikusirik gonbitea egin zigutenekin harremanetan jarri ginen aurreko astean. Eta hara non esaten diguten Nafarroako Gobernuko goi instantziek betoa jarri digutela (programa goitik behera aldatu dute, beste batzuk ere baztertuz), abertzaleegi-edo ote garen. Zein eta gure taldea, beste batzuendako munduko heretiko handiena, hain zuzen justu kontrakoarengatik, omen.

Gure ordez, Tuterako udal dantza taldea eramanen omen dute. Talde horren zuzendaria UPNko zinegotzia da Tuteran.

Gogaituta nago kanpokoen aurriritzi petralekin. Utziko al digute lasai dantzan egiten?

Dokumentuaren akzioak

julen
2008/04/04 22:33

iep!

berriz ere urdaiazpikoa eta abiadura nastu dituzte?

pazientzia! animo!

ikurriñaren agurra akto bandalikotzat hartuko ote dute?

...eztago ulertuko dituenik

animo ta aintzinera!

ongi segi!!

gari
2008/04/09 10:27
Martxa honetan izena aldatu beharko diozu blogari eta "Iruñeko periferietan" jarri. Animo bada, eta segi dantzan, horrek balio du eta!
aritz
2008/04/10 10:00
Jajajaja, ez da txarra! segiko dugu dantzan, bai!

Mila esker bioi! Hau baita ohorea, Nafarroako bertsolari txapeldunaren eta txapelaren azpian bikain dantzatzen duen dantzari baten hauspoa hartzea.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.