Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Euskal dantzaren onurak osasunean Koreako telebistan

Zahartzaroaren gorputz gainbehera saihesteko jarduera fisikoak duen garrantziaz erreportajea egin du Koreako TVN telebistak eta helduentzat egoki diren aktibitateen artean euskal dantzari begiratu diote kazetari korearrek. Eibarko Euskal Jaian Kezkako eta Añorgako Arkaitz taldeetako dantzarien emanaldia grabatzen izan ziren. Dantza jaialdian parte hartu zuten adin guztietako dantzarien irudiak bildu eta elkarrizketak egin zituzten. Adin guztietako 200 dantzari aritu ziren euskal dantzen emanaldia eskaintzen Eibarko Untzaga Plazan maiatzaren 26an eta gorputz ariketa horren onurak nabarmendu zituzten Koreako erreportariek. Euskal dantzaren onurak osasunean Koreako TVN telebista katean, TVN, 2025-06-18.

Dokumentuaren akzioak