Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Dantza, ke eta sirena artean

Txileko indar armatuen indarkeriaren eta herritarren protesten erdian dantzan ari dira bi gazte. Mobilizazio, batzar eta manifestazio ugari egin dituzte txiletarrek Gobernuaren aurka azken asteetan. Poliziaren erantzun gogorraren aurrean manifestariek euren buruak babesteko hamaika modu bilatu behar izan dituzte: betaurreko bereziak, ezkutuak, kaskoak... Irudietan ikusten ditugun gazte hauek, berriz, aurpegia estali eta dantzan hasi dira kale erdian, ke eta sirena artean. Augusto Polok idatzitako Regresa balsaren doinuan dantzan ikus daitezke. Emma Goldmanekin bat egingo lukete dantzari hauek: "ezin banaiz dantzatu zure iraultza ez zait interesatzen". Irudiak: #ChileDesperto. Txile, 2019-11-23.

Dokumentuaren akzioak