Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Raices 15 - Baztango dantzak

Honako hau ez da zehazki Raices programako atal bat, baizik eta programa horretarako Baztan-en egindako grabazioen bilduma. Ondoren, programa desberdinetan eman zituzten grabazio hauek zatika. Manuel Garrido Palacios-ek zuzendutako lan-taldeak Arizkunera eraman zituen kamerak eta bertako zenbait dantza grabatu. Baztango zortzikoa ageri da lehenengo. Ondoren, irri-dantzak izango dituzte aztergai. Horretarako zenbait baztandar ezagun elkarrizketatzen ditu: Mariano Izeta, Maurizio Elizalde eta Jabier Larralde. Bitxia da, galderak gazteleraz egin, eta erantzunak euskaraz ematen dituztela baztandarrek. Gaur egun horren inguruko eztabaida bizirik dago ETBren inguruan, eta hara, 1970eko TVEn horrela jokatu izan zuten zenbaitetan. Irri-dantzen artean ipurdi-dantza edo bizkar-dantza (jean petit qui danse), isats dantza eta zartain-dantza ikus daitezke Mintxo Garaikoetxeak helarazi digun bideo honetan. Baztango dantzak, Raices, TVE, 1970eko hamarkada.

Dokumentuaren akzioak