Dokumentuaren akzioak
Classical baby: Dance show
Dantzan
HBO telebista katearen ekoizpena da Classical Baby, musika klasikoa eta marrazki bizidunak uztartzen dituen programa bat. Atal bat dantzari buruzkoa da erabat, eta horixe da hemen ikus daitekeena: Dance Show. Bertan, musika eta dantzaren historiako hainbat lan eder marrazki bizidunen bidez adierazten dira. Tchaikovsky, Berlin, Pérez Prado, Leonard Bernstein, Aaron Copland edo Duke Ellington-en musika, eta George Balanchine, Anna Pavlova, Jerome Robbins, Martha Graham, Nicholas Brothers edo Pilobolus-en dantzek osatzen dute bideoa. Classical baby: Dance show, HBO.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak


