Dokumentuaren akzioak
Bideoak
Hermua: Bartearen aurreskua 2016
Arabako Barrundia eskualdeko Larreako biztanleak Hermuan aurreskua dantzatzen. Urtero, uztailaren 4an, alboko Hermua herrira abiatzen dira Larreako biztanleak oinez. San Martin baselizan meza entzun ostean, soka-dantza edo aurreskua dantzatzen dute atarian. Bartearen (bigarren mailako irinez egindako ogi handia) trukean lortzen dute larrearrek Hermuako San Martin-en baselizaren kanpoan dantzatzeko eskubidea. Bartearen erromeria deitzen diote gaurko egunez Hermuan ospatzen duten jaiari. XVI. mendekoak dira aipatutako eskubideari buruzko idatziko aipamen zaharrenak. Bideoan, 2016an Larreako herritarrek Hermuan dantzatu zuten aurreskuaren zenbait irudi jaso ditugu. Kepa Pinedoren txistuaren eta Jose Ignacio Morazaren atabalaren doinuan aritu ziren dantzan. Dantza osoa honako zatiekin osatu zuten:
- desafioa
- agurra
- abarketak
- abarketak
- agurra
- abarketak
- zortzikoa
- biribilketa
- fandangoa
- arin-arina
Irudiak: Eire Vila. Bartearen aurreskua, Hermua, 2016-07-04.
Dokumentuaren akzioak