Dokumentuaren akzioak
Sasha Waltz: Kreatur
Sasha Waltz koreografo alemaniarraren dantza konpainia Bilboko Arriaga antzokian izango da asteburu honetan. Kreatur lana eskainiko du Sasha Waltz & Guests konpainiak. Hamalau dantzarik gorpuzten duten proposamen ausarta, fenomeno existentzialak aztertzen dituena, gizarte etena hartu dute testuingurutzat, kontrastez josia dagoena: boterea eta botere gabezia, nagusitasuna eta ahultasuna, askatasuna eta kontrola, komunitatea eta bakardadea. Apirilaren 12an eta 13an, 19:30ean izango da ikusgai Arriagan ordu eta erdiko ikuskizuna. Alemaniatik kanpo, Arriaga Antzokia da, Pariseko La Villetterekin batera, aurten Kreatur eskainiko den Europako leku bakarra. Sasha Waltz, Kreatur, 2019.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak