xxmendea etiketa duten bideoak
Eusko Ikusgayak 01 Berriz: Dantzari-dantza 1923-1928
Berrizko dantzariak 1920ko hamarkadan dantzari-dantza egiten ageri zaizkigu irudi hauetan. Maiz aipatzen den Eusko Gaztediren erreformak eragin gabe mantendu dute Berrizko dantzari-dantza eta irudi hauek altxor zoragarria dira hori erakusteko. Berrizko dantzariek XX. mende osoan erakutsitako estiloa bete-betean ikusi daiteke hemen. Berrizko eliza aurrean agintariena, ezpata-joko nagusia, banangoa, makil-jokoa eta txotxongilo dantzak egiten dituzte. Aipatzekoa da taldearen antolaketan gaur egun ...