Dokumentuaren akzioak
Lesaka: Ezpata-dantzari eguna 1985: Zubigainekoa
Lesakako zubigainekoa dantzatzen ageri dira irudiotan herriko dantzari beteranoak. 1985eko irailaren 1ean ezpata-dantzari eguna ospatu zuten Lesakan eta bertakoak dira hain zuzen ere gaur dakartzagun irudi eder hauek. Hainbat belaunalditan ezpata-dantzari aritutakoak bost taldetan antolatuta aritu ziren dantzan egun horretan. Herrian zehar kalejiratan makil-gurutze egin ostean zubira hurbildu ziren zubigainekoa dantzatzera. Boist ezpata-dantzari talde horien kapitainak Juan Telletxea (Juanito Arria), Manolo Igoa Alzugaray, Inaxio Portu, Axio Arriola eta Endika Mendeguia izan ziren egun berezi horretan. 30 urte ondoren, 2015ean ere ezpata-dantzari eguna ospatu dute Lesakan eta oraingoan ehun dantzari inguru bildu dira. Orain hiru hamarkadako irudiak dira hemen ikus daitezkeenak ordea. Ikerfolk elkarteak festa berezi hori bideoan grabatzeko ardura hartu zuen, eta orain Euskal Filmategiak digitalizatu ditu irudiak. Irudiak: Euskadiko Filmategia, Ikerfolk fondoa. Lesaka 1985: Zubigainekoa. 1985-09-01.
Etiketak
- zubigainekoa
- 1985
- irudi-zaharrak
- lesakako-dantzak
- xxmendea
- tradizionala
- ezpata-dantza
- lesaka
- nafarroa
Dokumentuaren akzioak