Dokumentuaren akzioak
Zubieta - Ituren: joaldunak eta mozorroak 2011
Denbora da Ituren eta Zubietako joaldunak Euskal Herria osoan zehar ezagunak direla. Joareek ateratzen duten zalaparta gure lurraldean barna zabaldu da. Hala ere, ez dago bertara joan eta bertatik bizitzea bezalakorik egun hauetan Malerreka bailaran bizi denaz jabetzeko. Joaterik izan ez duenarentzat edo bizitakoa gogoan izan nahi duenarentzat, hona hemen 2011 urtean grabatutako irudi batzuk.
Irudiak: Eire Vila. Zubieta - Ituren, 2011-01-31.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak
Zorionak egileari, bene-benetan! Zenbat gustatu zaidan erreportaia! Nik ezagutzen ditudanetan, ez da Euskal Herrian hau baino ihauteri-ospakizun indartsu eta ederragorik. Segi mundua den arte!
Niretzat ere inauteri kuttunak dira Ituren eta Zubietakoak. Noizbait inauteriak zer izan ote ziren ulertzeko beharrezko bisita. Gu asteartean izan ginen Ẑubietan, eta mozorro eta joaldunak beti bezain ikusgarri aurkitu genituen. Hori bai, jendetza handia zegoen, eta argazkilariak zientoka. Santiago Yañiz argazkilariak ere egin du gogoeta horren inguruan: http://santiyaniz.blogspot.com/2011/02/disfrazados-de-fotografo.html
Eguerdi aldean izaten da festaren une gorena. 12.00etatik 15.30-16.00 bitartean dira, giro ederrena izaten diren orduak.
aupa lagunok!ze orduk dia berez egokienak bertaratzeko?bai astelenen ta astearten..ituren edo zubietan,berdin zait,,zein da gomendagarriena?bi egun horietan esan nahi det..mila exker!!