Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak XX. Mendea

Dokumentuaren akzioak

XX. Mendea

Aiziritze: Kabalkada 1989 Martxa

Irudi hauekin Burgaintzi taldeko dantzari eta musikariek 1989an Aiziritzen emandako kabalkadaren lehenengo bideo sorta plazaratzen amaitzen dugu, pilotelakuan eman zen ekitaldiari dagokiona hain zuzen ere. Arestian genion bezala, Arbotin sortutako taldea 1987an kabalkadak berpizten ahalegindu zen, eta bi urtetik behin kalbakadak antolatzen aritu zen zenbait urtez.

Kabalkadaren eguerdiko emanaldia bukatuta, parte hartzaeileak azken martxarekin plaza uzten ikusiko ditugu bideo honetan. Berriz ere talde osoa ikus dezakagu erretiradako martxanzapurrak, zingantiak, gorriak, makilaria, basandereak, neskak, bolantak eta jaun eta andereak. 

Bideo hau Maritzuli konpainiako Claude Iruretagoienak 1989an Aiziritzen grabaturiko irudien sortako bat da. Aiko taldeak Urraska: Dantza Jauziak-Sagasetaren bidetik diska-liburuan argitara eman zituen irudiok 2010ean. Orain liburu-diska-dvd horretako edukiak bere webgunean sareratzen hasi da Aiko Taldea, eta bideoak ere bertan argitaratuko ditu.

Irudiak: Claude Iruretagoiena / Maritzuli. Aiziritze, Kabalkada, martxa,1989-02-12.

Dokumentuaren akzioak