Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Garai: Santiago 1985 Dantzari-dantza eta soka-dantza

Dokumentuaren akzioak

Garai: Santiago 1985 Dantzari-dantza eta soka-dantza

2014/09/29 11:18

Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak sareratu du honako grabazio historiko hau orain ere. Garain, 1985eko uztailaren 25ean, Santiago egunean egindako filmaketa da. Goizeko meza ondoren prozesioan abiatzen dira San Migel elizatik Santixau eliz berrira, eta prozesioan San Inazio martxa jotzen dute txistulariek. Behin Santiago elizara iritsita bandera dantzatzen dute eta segidan Gernikako Arbola dantza egiten dute dantzariek. Santiagoren irudia eliza barruan utzi eta biharamun arte bertan geratuko da, Santa Anaren irudiarekin batera. Elizaren kanpoaldean dantzari-dantza osorik (agintariena, zortzinangoa, ezpata joko txikia, banangoa, binangoa, ezpata joko nagusia, launangoa, makila jokoa, txotxongiloa) eta soka-dantza edo erregelak eskaintzen dituzte dantzariek.

Grabazioa egin zen urtean, 1985ean, dantzatu zuten dantzarien eta txistularien izenak ere jaso dituzte Andra Mariko kideek. Bandereroaren lerroan, aurretik atzera hauek aritu ziren: Jose Mari Mandiola, Angel Mari Milikua (Txepe), Pedro Mari Larrinaga eta Juanjo Berasaluze. Beste lerroan aurretik atzera: Miguel Milikua, Jabier Aresti, Iñaki Zabala eta Juan Carlos Oarbeaskoa (Paulo), Txistulariak berriz: Karlos Oregi (Santos Oregin semea) eta German Aldekoa. Atabaleroa: Jon Aldekoa. 

Garai, Santiago, dantzari-dantza eta soka-dantza, Andra Mari dantzari taldearen grabazioa, 1985-07-25.

Etiketak
banangoa
santiago
1985
irudi-zaharrak
launangoa
ezpata-joko-txikia
ezpata-joko-nagusia
makila-jokoa
binangoa
xxmendea
garai
tradizionala
gernikako-arbola-dantza
txotxongiloa
durangaldea
agintariena
zortzinangoa
bizkaia
dantzari-dantza

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.