Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Tradizionala

Dokumentuaren akzioak

Tradizionala

Aiziritze 1989 Marianak 1

Aiziritzen apropos inguruetako dantzari beteranoak bildu zituzten 1989ko urtarrilaren 15ean, lagun arteko bazkari baten aitzakian dantzara ala, dantzaren aitzakian bazkaltzera. Biak bietara, bazkal aurretik gosea egiteko dantzara animatu ziren batzuek: marianak edo aitzina pika jauzia ematen ikus ditzakegu gizon eta emakume heldu taldea.

Estiloari dagokionez bada zer aipagarririk: zoteak eta doblak bueltan ematen dituzte, korta eta hiruak atzera markatzen dituzte eta oro har, gaur ikus ditzakegun dantzakeren aldean, gorpuzkerak borobilaren erdirako duen jarrera nabarmena da.

Hona hemen marianak jauziaren urratsak grabaketan markatua ikus daitekeen bezala dantza jarrai dezazuen (bideoa hasierako aitzina phiken bukaeran hasten da):

  • Aitzina phika lauetan
  • Xinple lauetan
  • Zeina-berriz zeina
  • Ezker-eskuin-xinple eta hiru
  • Zeina-berriz zeina
  • Eskuin-ezker-akaba eta hiru*

        *Segida guztia bi aldiz errepikatzen da. Bukaeran akaba eta hiru eta fini!

Bideo hau Maritzuli konpainiako Claude Iruretagoienak 1989an Aiziritzen grabaturiko irudien sortako bat da. Aiko taldeak Urraska: Dantza Jauziak-Sagasetaren bidetik diska-liburuan argitara eman zituen irudiok 2010ean. Orain liburu-diska-dvd horretako edukiak bere webgunean sareratzen hasi da Aiko Taldea, eta bideoak ere bertan argitaratuko ditu.

Irudiak: Claude Iruretagoiena / Maritzuli. Aiziritze, Marianak 1989-01-15.

Dokumentuaren akzioak