Arizkun 1974 zahar-dantza
Baztango mutil-dantzen sortako dantzetako bat da zahar-dantza. Arizkungo plaza ageri da irudiotan eta mutil-dantzari talde bat ageri da bertan zahar-dantza dantzatzen. Mikel Pruaño Etxeberriak facebook-en sareratutako bideoa da honakoa, orain dela 40 urte Arizkunen grabatutakoa. Zahar-dantza honako urratsekin egin ohi da: Erdizke batekin + Ebatsi (x2) Aintzinet pasa + Ezker + Ebatsi (x2) Segida guztia 4 aldiz errepikatzen da Maiz Billantziko txiki eta bere itzulia den Billantziko zaharraren ondoren dantzatzen da zahar-dantza, eta segidan mando zaharraine egin ohi da. Oraingo honetan hasiera eta bukaera ez dira ageri, beraz, ezin jakin segida barruan egin ote zen zahar-dantza edo bera bakarrik. Arizkun, zahar-dantza, 1974.
https://dantzan.eus/bideoak/arizkun-1974-zahar-dantza
https://dantzan.eus/bideoak/arizkun-1974-zahar-dantza/@@images/image-1200-e92ce871bf1c35d2569e1f544109a295.jpeg
Arizkun 1974 zahar-dantza
Baztango mutil-dantzen sortako dantzetako bat da zahar-dantza. Arizkungo plaza ageri da irudiotan eta mutil-dantzari talde bat ageri da bertan zahar-dantza dantzatzen. Mikel Pruaño Etxeberriak facebook-en sareratutako bideoa da honakoa, orain dela 40 urte Arizkunen grabatutakoa. Zahar-dantza honako urratsekin egin ohi da:
- Erdizke batekin + Ebatsi (x2)
- Aintzinet pasa + Ezker + Ebatsi (x2)
Segida guztia 4 aldiz errepikatzen da
Maiz Billantziko txiki eta bere itzulia den Billantziko zaharraren ondoren dantzatzen da zahar-dantza, eta segidan mando zaharraine egin ohi da. Oraingo honetan hasiera eta bukaera ez dira ageri, beraz, ezin jakin segida barruan egin ote zen zahar-dantza edo bera bakarrik.
Arizkun, zahar-dantza, 1974.
Itsatsi bideo hau zure webgunean