Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Igdır: erreginak soka-dantzan

Dokumentuaren akzioak

Igdır: erreginak soka-dantzan

2014/12/04 17:30

Dantzak, soiltasuna galdu gabe, emozioak eragiteko duen indarrarren erakusle ederra da honako bideo hau. Neskatila talde bat, jantzi arruntekin, etxaldeko lur lokaztua eszenatoki dutela, klarinete turkiar eta danbor baten doinu hutsarekin, eta dantza bere horretan, artifizio eta akrobazia bihurrietan galdu gabe, baina hipnotizatzeko duen gaitasuna agerian utziz.

Turkian, Anatolian ekialdian dago Idgir. Urtzi Urrutikoetxeak iruzkinetan jakinrazi digunez Kurduak dira. Ingurune menditsua da eta bertan dago besteak beste Ararat mendi biblikoa. Hango herriska bateko neskak dira dantzan ageri direnak. 2008. urtean egindako grabazioa da, baina Turkiako irrati esatari batek facebook-era igo 2014ko azaroaren 21ean eta bi astetan bi milioi ikusle izan ditu dagoeneko bideoak. Guk Mikel Lasarteri esker ikusi dugu. "HaLayın KraLiçeLeri" jarri diote izena bideoari sareratu dutenean, eta oker itzuli ez badugu oraindik erregin direla esan nahi du horrek. Bai horixe, erreginak soka-dantzan.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

2014/12/04 17:50
Bideo hau (eta aurretik ikusi izan ditugun beste batzuk ere bai, baina hau oraindik era bortitzagoan) zaplazteko handi bat bezala sentitzen dut nik gure (irakur bakoitzak gure hori nahi duen eran, euskal dantzari edo jar ezazue nahi duzuen abizena...) dantzari aurpegietan. Gure dantzen zailtasun, edertasun, ikusgarritasun, berezitasun, bakantasun konparaezinaren aparretan ia itota ibiltzen gara maiz, eta hara, gure handikeria horiek eraikitzeko behar ditugun artifizio guztiak alperrikakoak eta trabazkoak izan daitezkeela esaten digu bideo honek. Emakume eta gizonezkoen debatea, jantziei buruzko kezkak, eszenaratzeari buruzko ardurak, gaitasun tekniko eta prestakuntza akademikoaren nahitaezkoei buruzko kaparradak... Azkenaldian telebista, facebooka eta uasapa, zein baino zein harrigarriagoa eta sinesgaitzago den ume akrobata-birtuoso-dantzariz betetzen zaigun unean bideo hau itxaropen izpi bat bezala hartzen dut. Posible da, bai, posible da edonork egiteko moduko dantza egitea eta gainera jendea hunkitzea. Biba dantza eta biba Igdireko erreginak!
2014/12/04 20:49
Ze errex ematen duen - bideoa ikusita - eta ze zaila den - gure inguruko errealitatea ikusita - dantzaren soiltasun erabatekoa topatu eta bere indar guztia dastatu ahal izatea. Musika egokia, sinkronizazio bikaina eta grazia, naturaltasun eta indarra dantzan. Nik handitan txiki horiek bezala dantzatu nahi dut!
2014/12/05 01:19
Kurduak dira, Armeniako mugan (Igdir eta Agrin azerbaijandar komunitateak ere badaude). Aurreko zapia askotan horia, gorria eta berdea izaten da, Kurdistango bandera debekatuaren koloreak hain zuzen ere. Eta Ekialde Hurbileko herri bakanetakoa da, neska-mutilak elkarrekin dantzan aritzen direna. Hainbat ezkontzatan gonbidatu naute, eta beste edozein jaialdi, mitin, eta, zer esanik ez, Newrozen, beti dantzan amaitzen da. Baita Europan (Euskal Herrian ere) ospatzen diren jaialdi kurduetan: https://www.youtube.com/watch?v=oLeJluHMXbc
2014/12/05 11:55
Mila esker argibide guztiengatik Urtzi!
2014/12/05 18:40
ZORAGARRIA!!!! Biba, bai, Igdir-eko erreginen zaplasteko freskoa...

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.