Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Tradizionala Nafarroa

Dokumentuaren akzioak

Nafarroa

Leitza: San Tiburtzio 2022 Ingurutxoa

San Tiburtzio bigarrenean, abuztuaren 12an, Leitzako Aurrera dantza taldeko dantzariek ingurutxoa plazaratu dute. Sokan atera dira mutilak lehendabiziko zatian, eta, bertan, aitzin-eskuak eta azken-eskuak desafioa eta agur bana dantzatu dituzte belauntziko zortzikoaren doinuan. Segidan, zerbitzariak gainerako gonbidatuen bila joan dira eta dantzari bakoitzak bere bikoteari dantzatu die belauntzikoa. Soka-dantzari ingurutxoan eman dioten segida, neska-mutilek elkarrekin dantzaturikoa. Dantza sorta honetan inguru handiak eta inguru txikiak dantzatu dituzte bikoteka, korroan, erlojuaren orratzen mugimenduaren kontrako norabidean. Ingurutxoak dantzaldiak egiteko egitura arrakastatsuak izan dira Nafarroan, erritmo eta dantza-moldeak segida eta formazio berean barneratzeko erakutsita malgutasunari esker. Hala ere, gainbehera azkarra ere izan zuen 1930ko hamarkada bukaeran, eta 36ko gerra ondorenean herri gehienetan galduta zegoen ingurutxoan dantzatzeko ohitura. Leitzan, ordea, ez zen horrelako gainbeherarik gertatu eta bizi-bizi eutsi zaio. Gehienbat herriko festetan dantzatzea izan da ohitura, baina dantza soziala izanik, edozein aitzakia edo jai girotan dantzatu izan da. Duela gutxira arte, Leitzako txistulariek igandero saioa egiten zuten eta dantzaldian ingurutxoa egiten zen. Irudiak: Saioa Zabala. Ingurutxoa, San Tiburtzio, Leitza, 2022-08-12.

Dokumentuaren akzioak