Lesaka: San Fermin 2022 Makil-gurutzea
Lesakako ezpata-dantzariek San Fermin egunez behin eta berriz errepikatzen duten makil-gurutze mugimendua erakutsi digute. Ezpata-dantzan kalez kale mugitzeko egiten dituzten joan-etorriko mugimenduak dira. Ezpata-dantzari taldea zazpi dantzarik osatutako bi lerrok eta aitzin eskuak osatzen dute, azken hori da taldearen gidaria. Aurten Unai Gurrutxaga aritu da eginkizun horretan eta berak eman dizkigu makil-gurutzean egiten dituzten mugimenduen inguruko azalpenak. Ezpata-dantzariek ezpata beharrean makilak erabiltzen dituzte eta gurutzaketetan eskuz aldatzen dituzte. Irudiak: Amaiur Aristi. Makil-gurutzea, ezpata-dantza, San Fermin, Lesaka, 2022-07-07.
https://dantzan.eus/bideoak/lesaka-san-fermin-2022-makil-gurutzea
https://dantzan.eus/bideoak/lesaka-san-fermin-2022-makil-gurutzea/@@images/image-1200-16a4996dc8e2a294082c18c4a5ff0717.png
Lesaka: San Fermin 2022 Makil-gurutzea
Lesakako ezpata-dantzariek San Fermin egunez behin eta berriz errepikatzen duten makil-gurutze mugimendua erakutsi digute. Ezpata-dantzan kalez kale mugitzeko egiten dituzten joan-etorriko mugimenduak dira. Ezpata-dantzari taldea zazpi dantzarik osatutako bi lerrok eta aitzin eskuak osatzen dute, azken hori da taldearen gidaria. Aurten Unai Gurrutxaga aritu da eginkizun horretan eta berak eman dizkigu makil-gurutzean egiten dituzten mugimenduen inguruko azalpenak. Ezpata-dantzariek ezpata beharrean makilak erabiltzen dituzte eta gurutzaketetan eskuz aldatzen dituzte. Irudiak: Amaiur Aristi. Makil-gurutzea, ezpata-dantza, San Fermin, Lesaka, 2022-07-07.
Itsatsi bideo hau zure webgunean