Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Tradizionala Nafarroa

Dokumentuaren akzioak

Nafarroa

Otsagabia 2023 Enperadorea

Otsagabiko makila-dantzetako bat da Enperadorea. Bere ezaugarrietako bat “zirika” izeneko mugimendua da, hanka zein besoekin egiten dena eta bien arteko koordinazio handia eskatzen duena. Katxutxa makila-dantzan ere egiten da. Lau makila-dantzetatik bizienetakoa da. Dantzariek bi makila erabiltzen dituzte; norbere edo albokoen makilak elkar kolpatzen dituzte, baita lurraren kontra ere. Emperador, Errekea dantza eta Errege dantza bezala are agertu izan da zenbait dokumentu eta partituratan.

Manuel Saralegiren partituretan (1928) agertzen diren dantzetako bat da; Manuel Saralegi musikariak bere aitari Guillermo Saralegiri jaso zizkion melodiak. Francisco Arrarasen arabera bere bertsio musikala 1885ekoa da. Hala jaso dute Nafarroako Dantzen Atlasean.

Irailaren 7an eta 8an dantzatzen dira Muskildako Amaren dantzak Otsagabian. Irailaren 8a da festetako egun handia eta egun horretan zuriz eta koloretako apaingarriekin kaleratzen dira dantzariak eta egun osoko lana izaten dute. Bezperan, berriz, arratsaldez egiten dute saioa; Zaraitzuko jantzi tradizionala jantzita. Otsagabiko dantzen zikloa osatzen duten karrika-dantza edo paseoa, lau makila-dantzak, zapi-dantza edo pañolo-dantza eta Jota irudietan:

 

Irudiak: Ander Carmona. Enperadorea, Muskildako Amaren dantzak, Otsagabia, 2023-09-08.

Dokumentuaren akzioak