Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Tradizionala Bizkaia

Dokumentuaren akzioak

Bizkaia

Markina-Xemein 2019 aurreskua

San Migel egunean aurreskuak dantzatu dituzte Markina-Xemeingo Arretxinagako plazan. Xemeingo jaietako egun handian bi aldiz dantzatu ohi dute soka-dantza Zerutxu dantza taldeko dantzariek. Lehenengoa eguerdian, ezpata-dantzaren ondoren eta bigarrena gauean mahai-gaineko dantzatu eta jarraian. Eguerdian Iosu Malaxetxebarriak ireki du soka eta atzetik jarraitu diete Alexander Larrinaga, Igor Ibarzabal, Andoni Malaxetxebarria, Aimar Ibarloza, Andoni Elu eta Eneko Amutxastegi dantzariek. Azkenik, Oier Onaindiak itxi du aurreskua. Txistua eta danbolinarekin Imanol Ansola eta Leire Ansola aitona-bilobak aritu dira.

Dantzariak plazara irten eta  erdian gelditu direnean aurreskua eta atzeskua aurreratu eta desafioa dantzatu dute. Oier Onaindiak dantzariak azaldu digu garai batean, aurrez aurre aritzen ziren bi dantzariek urrats ezberdinak dantzatzen zituztela, bakoitzaren abileziaren araberakoak. Orain, denek nahiko modu berean dantzatzen dutela dio, dantza taldean ikasitako erara. Hala ere, dantzarien adinaren araberako ezberdintasunak sumatzen dira, belaunaldi aldaketarekin dantzakera ere aldatu baita. Hori ikus dezakegu irudi hauetan, aurreskua eta atzeskua bi belaunalditakoak izanik, ez dute berdin-berdin egiten. Hauexek dira Markina-Xemeinen dantzatu ohi dituzten aurreskuaren zatiak:

  • desafioa
  • esku aldatzeko soinua
  • andreei deitzeko soinua
  • agurra
  • andreei deitzeko soinua
  • agurra
  • zortzikoa
  • desafioa
  • fandangoa
  • arin-arina
  • biribilketa

Irudiak: Eire Vila. Markina-Xemein, aurreskua, 2019-09-29.

Dokumentuaren akzioak