Dokumentuaren akzioak
Santurtzi 2018 emakumeen aurreskua
Santurtziko emakumeek berriro atera dute aurreskua. Bideoan, Santurtzin emakumeek dantzatu duten aurreskua eta Jone Flores dantzariaren azalpenak jaso ditugu. Aurreko urteko irailaren 30ean, 96 urte eta gero emakumeek soka-dantza atera zuten Santurtzin. 1921eko irailaren 11an, Santurtzin, herriko arraunlarien garaipena ospatzeko antolatutako festan emakumeek dantzatutako aurreskuko irudiak ikusita, Mendi Alde dantza taldeko kideek aurresku hori oinarri hartuta berriro ateratzea erabaki zuten. Filma mutua zenez, Jon Gaminde arduratu zen musikaz eta dantzariek irudietan oinarritutako urratsekin osatu zuten aurreskua. Aurreko urtean herriko arraunlariak gonbidatu zituzten dantzara, aurtengoan berriz, Santurtziko koadrileroekin aritu dira dantzan Mendi Alde dantza taldeko neskak. Aurresku lanetan Itziar Flores aritu da eta atzesku Batirtze Gonzalez. Irudiak: Eire Vila. Aurreskua, Santurtzi, 2018-09-29.
Etiketak
- soka-dantza
- aurreskua
- santurtzi
- tradizionala
- 2018
- mendi-alde
- emakumeen-aurreskua
- bizkaia
- jone-flores
Dokumentuaren akzioak