Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

soka-dantzak etiketa duten bideoak

Au pays des tambourinaires 1935

Hona hemen Proventzako gabota, euskal gabotaren gertuko senidea, doinu, egitura eta pausoetan oso antzekoa. Ez gabota bakarrik, filme honetan ageri diren dantzak Proventzakoak dira, baina gehienei euskal dantzen antzeko airea darie. 1935an Frantziako Pagnol estudioek eta André Hugon zinema zuzendari frantziarrak egindako film bateko irudiak dira. Frantziako Proventzako danbolinteroak eta dantzariak agertzen zaizkigu. Hasieran danbolinteroen sarrera dago, alborada gisakoa. Probentzako ereserkiaren ondoren, hainbat dantza aurkezten dira. Emakume batek dantzatutako gabota adibidez: entrexat, frixat, eta zankokaldü, muxet, tombé,...  Ondoren, Lou Brande edo bikotekako rondeau; soinuzar erako, La Voyageuse dantza; Dance corporative Avignon zinta-dantza kantatua eta La farandole dantza-soka, branlea eta zubiak. Kalejirarekin amaitzen dute Saioa.

Dokumentuaren akzioak