Apaiza aurreskulari
Papa Giorgis, apaiz ortodoxoa soka-dantzan aurreskulari ikus daiteke irudi hauetan. Greziako Ioannina herrian, Jesusen berpizkundea ospatzeko dantzan ari da. Apaiza dantzan, eta gainera, soka-dantzan aurreskulari ikustea bitxia gerta badaiteke ere, gurean ere maiz izan dira horrelakoak. Julio Urkixok idatzi zuenez ohikoa zen parrokoak personalki irekitzea dantza. Zehazki XIX. mendean oraindik Donezteben apaizak soka-dantza irekitzen zuela, alegia, aurreskulari aritzen zela zioen Urkixok. Iñaki Irigoien-ek ezagutzera eman duenez, adibidez Gizaburuagan, 1652an, apaizak soka-dantza gidatzerakoan muriska eta buelten erakustaldi bikaina egin zuen. Ioannina, Grezia, apaiza aurreskulari.
https://dantzan.eus/bideoak/apaiza-aurreskulari
https://dantzan.eus/bideoak/apaiza-aurreskulari/@@images/image-1200-f1fc104ad4d4c2a2048b3fa4169b4eb7.jpeg
Apaiza aurreskulari
Papa Giorgis, apaiz ortodoxoa soka-dantzan aurreskulari ikus daiteke irudi hauetan. Greziako Ioannina herrian, Jesusen berpizkundea ospatzeko dantzan ari da. Apaiza dantzan, eta gainera, soka-dantzan aurreskulari ikustea bitxia gerta badaiteke ere, gurean ere maiz izan dira horrelakoak. Julio Urkixok idatzi zuenez ohikoa zen parrokoak personalki irekitzea dantza. Zehazki XIX. mendean oraindik Donezteben apaizak soka-dantza irekitzen zuela, alegia, aurreskulari aritzen zela zioen Urkixok. Iñaki Irigoien-ek ezagutzera eman duenez, adibidez Gizaburuagan, 1652an, apaizak soka-dantza gidatzerakoan muriska eta buelten erakustaldi bikaina egin zuen. Ioannina, Grezia, apaiza aurreskulari.
Itsatsi bideo hau zure webgunean