Dokumentuaren akzioak
Ezpalak 2015 Cinar: Halay dantzak

Soka-dantzak oso zabalduak dira Mediterranio inguru osoan eta horien adibideetako batzuk ekarri zituen Turkiako Cinar taldeak. Zehazki, Anatolia hego-ekialdeko Halay dantzak erakutsi zituen. Lehen aldiz Asiako dantza talde bat izan zen Ezpalak jaialdian 2015ean: Cinar Arte, Kultura eta Gazteria Elkartea (Cincar Kultur Sanat Ve Genclik Kulubu Dernegi). Ankarako Baskent Unibertsitateko dantza-taldea dugu Cinar eta dantzari gehienak bertako ikasleak dira. Dantzariek Davul eta zurna musika-tresnek (danborra eta gaitak) lagunduta eskaini zuten emanaldia. Ezpalak, Cinar: Halay dantza, Eibar, 2015-05-30.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak