Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

pagola etiketa duten bideoak

Pagola: Maskaradak 2024 Gabota

Pagolako gazteek plazaratu zuten lehen maskaradetako gabota dantza duzue honakoa. Zazpi aitzindari aritu dira; entseinari Xabi Etxart, zamaltzain Xan Intxastoitxipi, txerrero Idoia Lekarotz eta Lore Teilagorri, gatuzain Klea Etxart eta Mattin Laskarai eta Kantiniersa Maika Bartaburu.

Borobilean dantzatu dute, dantza-jauzien gisan, baina zenbait kasutan ilaran edo bien arteko uztarketa eginda ere aurkeztu izan dan dantza hau. Zuberoako maskaradetako dantza ezagunenetakoa da eta arratsaldeko saioan aitzindariek dantzatzen dute. Nafarroa Beherean eta Lapurdin ere dantzatu izan da, beste erritmo eta urrats batzuekin. Gabotaren hainbat idazkera jasoak ditu Migel Angel Sagasetak: Gavòta, La Gabota, Lagabota, Lagabotta, La Gabotte, Gavotte, La Gavotte, La Gabote...

Irudiak: Amaiur Aristi. Pagolako maskaradak, Gabota, Pagola, 2024-01-21.

 

Dokumentuaren akzioak