Pagola: Pette Basabürü 1982

2012/10/26

Otar Iosseliani, georgiar jatorriko frantses zinemagilearen Euskadi Été, 1982ko filmetik jasotako irudiak dira honakoak. Zuberoan, Pagola herrian, Pette Basabürü pastorala eskaini zuten 1982an eta prestaketak lanen eta emanaldiaren testigu izan zen Iosseliani-ren kamera. Satan-dantza eta Aitzina Pikha entseiatzen ageri dira pagolatarrak lehenengo, eta ondoren, pastoraleko irudi batzuk. Euskadi Été 1982, Otar Iosseliani, 1983.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu
Dantzan
Dantzan.com
2012/11/01 16:59

Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin.
http://batmantxo.over-blog.com/article-pette-basaburu-109093899.html