Dokumentuaren akzioak
onati etiketa duten bideoak
Boise: San Inazio 2025 Korpus dantzak
Oñatiko Korpus dantzak eskaintzen dituzte Boisen (Idaho, AEB) urtero San Inazio egunean. San Joan katedral kanpoko eta barruko aurtengo irudiak dituzue honakoak. Amerikarrek Korpus dantzak lehen aldiz 1979an dantzatu zituzten, San Frantziskon. Hurrengo urtean, oraindik Oinkari taldekoen eskutik, dantza gehienak emanaldi arrunt batean egin zituzten, eta hurrengo asteburuan bigarren emanaldia elizan izan zen. Jarraian, Oinkariren errepertoriotik atera dantzak eta dantza hauek plazaratzeko talde propioa sortu zen: Oñati Dance Group edo Oñati dantza taldea. Irudiak: Megan eta Wil Overgaard, Bixente Isasi. Korpus dantzak, San Inazio, Boise, 2025-07-31.
Dokumentuaren akzioak