Dokumentuaren akzioak
lakuntza etiketa duten bideoak
Ezpata-dantzaren doinura dantzan I
Ezpata-dantza era askotara egiten da, nahiz eta doinu berbera erabiltzen den gehienetan. Erritmoa eta dantzakera aldatuta, batzuetan ez gara konturatzen doinu berbera denik ere. Ezpata-dantzaren doinu ezaguna erabiltzen duten hamaika adibide ikusi eta entzungo ditugu: Donostia, Iurreta, Markiña-Xemein, Bera, Beasain, Leitza, Elgoibar, Eibar, Deba, Lakuntza, Legazpi, Irun, Aizarna, Zumarraga. Azken horretan, Antion ezpata-dantzariak aldare aurrera sartzeko darabilten doinua aurretik entzundako berbera dela konturatuta al zinen? Abiadura oso oso motelean bada ere, doinu bera da, bai. Ezpata-dantzaren doinura dantzan I, 2024.
Dokumentuaren akzioak