Dokumentuaren akzioak
kabalkada etiketa duten bideoak
Louisiana 1972 Inaute Asteartea
Kabalkada ikusgarrian datoz mozorroak. Oilasko jokoa, barrikadak, etxez etxeko puska biltzeak, kapitaina, zamoak, musika, txantxoak, ttuntturroak, jan-edanak, zaldi-gaineko dantza eroak, mozkorkeriak eta dantza-lotu goxoak. Non ote da karnabal bortitz hau?
Lousianako cajun komunitatearen Mardi Gras festa —Inaute asteartea— ikus daiteke Jean-Pierre Bruneau zuzendari frantsesak 1972an egindako "Dedans le Sud de la Louisiane" dokumentalaren zati honetan.
Euskal Herriko inauteri askotan ohikoak diren elementu ugari aurki ditzakegu Louisianiako Mardi Gras inauterian. Cajunak Ameriketako Estatu Batuetako komunikate frankofono bakanetakoa dira, batez ere beren musikagatik ezagunak. Kanadarrek XVIII. mendean erbesteratutako frantsesen ondorengoak dira, eta Mississippi ibaiaren inguruko paduretan bizi dira oraindik. Ameriketako Estatu Batuetako esklabo beltzekin batera kultur ezaugarri propioak garatu dituzte, beren Europako arbasoen sustraiak sendo mantentzeaz gain, tartean Mardi Gras festa. Louisiana, Mardi Grass, Jean-Pierre Bruneau, Dedans le Sud de la Louisiane, 1972.
Dokumentuaren akzioak