Dokumentuaren akzioak
Donibane Lohizune 1947 Ezteiak
Donibane Lohizunen, 1947an ospatutako euskal eztei tradizionalen erakustaldi baten irudi eder hauek sareratu ditu Daniel Arbisak. Herriko kaleetan egindako kabalkada da irudietan ageri dena, hainbat talde, dantzari eta musikariz osatutako kabalkada ederra. Ezkonberriak eta ezteietan parte hartzen duten senide eta lagunak dotore-dotore ageri dira bertan, idiek daramaten gurdia, arreoaz beteta aurretik dutela. Horiez gain zaldunak, makilariak, gorriak, poxpolinak, ezpata-dantzariak, eta baita Zuberoako aitzindari talde bat txirulari eta ttun-ttuneroak lagunduta eta kaskarot talde bat ere martxa dantzatuz dihoana. Xabier Itzainak jakinarazi digunez, kaskarot taldea Hazparnekoa da, hain zuzen ere talde horrek 1960ko hamarkadaraino iraun zuen. Irudiak: Daniel Arbisa-k sareratuta. Euskal Ezteiak, Donibane Lohizune, 1947.
Etiketak
- lapurdi
- irudi-zaharrak
- ezteiak
- xxmendea
- 1947
- tradizionala
- donibane-ohizune
- daniel-arbisa
- euskal-ezteiak
- kaskarotak
- kabalkada
- aitzindariak
Dokumentuaren akzioak