Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

emakumeak-dantzan etiketa duten bideoak

Pioneras IV dokumentala

Gaur aurkeztuko da 'Pioneras IV' dokumentala; sanferminetan duten zeregina aldatu zuten emakumeen laugarren historia kontatzen duen ikus-entzunezkoa. Los de Bronce Iruñeko peñak bultzatutako proiektua da, Festa ekimenaren baitan, San Fermin jaietan emakumeen presentzia aktiboa azaleratzea helburu dutena. Horrela, gizon eta emakumeen berdintasunari buruzko hausnarketara gonbidatu nahi dute publikoa. Azken lan honetan, Iruñeko neska dantzariei eman zaie protagonismoa. Orain dela 70 urte, San Saturnino egunean, Iruñeko udalbatza udaleko dantzari taldearekin atera zen lehenengo aldiz. Dantzari taldean emakumeak aritzen baziren ere, emakumeak ekitaldi instituzional batean ateratzeko berrogeita hamar urte igaro ziren. 1999. urteko sanferminetan lortu zuten emakumeek espazio publiko eta instituzionalean dantzatzea. Hori lortzeko bidean eredu izan diren emakumeen eta 1999. urtean dantzara atera zirenen ibilbidea eta testigantzak jaso dira dokumentalean. Ordura arte gizonena bakarrik zen espazioa berreskuratzeko hartu zuten erabakiaz eta bideaz dihardute.

Festa ekimenak Iruñeko emakume dantzarien lan hori aitortu nahi izan du eta zehazki eredu izan diren emakume hauek sarituko ditu: Maria Sagrario Aranburu, Teresa Paños Baztan, Camino Paris Aristu, Fefa Paris Aristu, Conchi Paris Aristu, Maribel Olazaran Aristu, Camino Zamarbide Valles, Sagrario Zuazu Jauregi, Ainara Ibañez Lusarreta y Aniana Alfaro Nicolas. Uztailaren 11n jasoko dute saria. Dokumentala gaur aurkeztuko da 20:00etan Nafarroako Filmotekan.

Pioneras IV, Los de Bronce Peña, 2019-06-27.

Dokumentuaren akzioak