Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

donostia etiketa duten bideoak

Gipuzkoako aldairak: Abarketak

Esku aldatzeko doinua, abarketak edo axeri-dantza, bakoitza bere dantzakeran. Besteak beste, herri bakoitzeko dantzatzeko era propioak bildu eta aldarrikatu ditu Mikel Sarriegik Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordekotza ezkutua ikerketan eta lanaren aurkezpenean Gipuzkoako hainbat herritako ordezkariak norbere dantzakeran aritu dira, hau da, norbere hizkeran eta gorpuzkeran dantzan. Ekitaldia soka-dantzarekin borobildu da, bertaratutako guztiak sokan eskuz esku batuta dantzan. Honako herrietako dantzariek dantzatu dute abarketen zatia bata bestearen segidan: Andoain, Antzuola, Añorga, Berastegi, Donostia, Eibar, Elgoibar, Lizartza, Tolosa, Ordizia, Oñati, Zarautz, Zumarraga, Katalunia eta Beasain. Irudiak: Oier Araolaza, Amaiur Aristi. Gipuzkoako aldairak, abarketak, 2024-03-09.

Dokumentuaren akzioak