Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Amaia Elizaran: Mar

Dokumentuaren akzioak

Amaia Elizaran: Mar

2019/10/15 11:04

Amaia Elizaranek Mar bere azken lana aurkeztuko du larunbat honetan, urriaren 19an Donostian. Egia auzoko Gazteszenan izango da estreinaldia iluntzeko 20:00etan. Berrogeita bost minutuko lana zuzendu du Elizaranek eta berarekin batera Leire Otamendi dantzaria eta Xabier Zeberio musikaria izango dira oholtzan. Itsasoa izan da lan berriaren inspirazio iturria eta dantza pieza honen bidez ozeanoaren mugimendua eraman nahi du eszenatokira: "Dena aldatzen da beti berdin dirudien itsaso hari begira zauden bitartean. Nekez nabari daitekeen aldaketa da, bilakaera isila, lasaia, irmoa, geldiezina. Pertsona bakoitzaren nortasunak indarra hartzen du pieza garatzen doan heinean. Lan honek sortzen duen atmosferak biltzen zaitu".

Gipuzkoako Dantzagunean sortu dute Mar lana eta azken egun hauetan Gazteszenan bertan aritu dira erresidentzia teknikoa egiten. 2018an sortu zuen Block lanaren oso bestelakoa dela Mar azaldu du Elizaranek. Azken pieza hura oso indartsua, fisikoa zen eta oraingoan zerbait lasaiagoa egin nahi izan dute. Elizaranek leku itxietarako egin duen lehengo obra luzea da larunbatean estreinatuko duena. Oholtza gaineko mugimendu zirkularrean oinarritzen da eta pixkanaka beste elementu batzuk gehitzen dizkiote. Bideoa: Etanowski. Zuzendaria: Amaia Elizaran. Dantzariak: Amaia Elizaran eta Leire Otamendi. Musikaria: Xabier Zeberio. Amaia Elizaran, Mar, 2019.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.