Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

2026 etiketa duten bideoak

Lakuntza: San Saastin 2026 Alkate-dantza

Alkate-dantza dantzatu dute San Sebastian egunean Lakuntzako kinto eta prekintoek, hau da, aurten 18 eta 17 urte beteko dituzten lakuntzarrek. Guztira 32 gazte atera dira plazara dantzara, Jokin El Marhoum Iruretagoiena eta Gaizka Sagarzazu Ibargoien txistularien laguntzarekin. San Saastian jaiak ospatzen dituzte eta egun nagusian, iluntzean, plazaratzen dira herriko gazteak dantzara. Mikel Sarriegi izan da bertan eta irudi hauek bidali dizkigu. Azaldu diote orain bizpahiru urte hasi zirela bi maiordomoetako bat neska izaten. Bestalde, ikusi du udal ordezkariak bertan zirela, baina garai bateko mahaia jarri gabe. 

Aste batzuk lehenago elkartzen dira kintoak eta prekintoak; eta zaharrenek gazteagoei erakusten diete, gero, denek elkarrekin dantzatzen dute plazan. Honako zatiak bereizten dituzte alkate-dantzan: ezpata-dantza, alkate-dantza, zubia, ingurutxoa (1), ingurutxoa (2), jota, arin-arin, biribilketa. Bideoan zati guztiak ikus ditzakezue. 

Irudiak: Mikel Sarriegi. Alkate-dantza, San Saastian, Lakuntza, 2026-01-20.

Dokumentuaren akzioak