Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

2012 etiketa duten bideoak

Irisarri: Kabalkada 2012 Antxoriz eta Lapurtar motxak

Irisarriko dantzariek Kabalkadan egindako jauzietako bi ageri dira irudiotan, Antxoriz eta Lapurtar motxak. Musikaren aldetik, eskala minorrean jota dago doinua, ohikoa den maiorra beharrean. Lapurtar motxak izenarekin ezagutzen dugun arren, Lapurtar motxak, Lakartarrak eta Ahuntxa jauziek segidan jota osatutako suitea da dantzatzen dutena, gaur egun Euskal Herrian oso hedatuta dagoena.

Kabalkada, tobera eta guzti, ospatu zuten Irisarrin 2012ko uztailaren 8an. Epaiketako antzerki eta kantu artean dantzarien emanaldiak izan ziren, kabalkadetan ohikoa den bezala. Laurent Harinordoki eta Christine Urruti aritu ziren Irisarriko dantzariak trebatzen eta dantzak prestatzen. Irudiak: Ainhoa Larrañaga.Grabo eta Ainhoarrak, Kabalkada, Irisarri, 2012-07-08.

Dokumentuaren akzioak