Horra Pedro Cabrera, bibolina jo eta dantzatzen biak batera

Gure artean ikusi ditugu musika-tresna jo eta dantzatzeko gai direnak aldi berean: Sabin Bikandi txistuarekin edo Gari Otamendi bibolinarekin aritzen dira, adibidez. Honako honetan beste musikari-dantzari trebe bat aurkezten dizuegu, Pedro Cabrera Puche, Murtziako bibolin-jole eta dantzaria. Segidillen aldaera bat, parrandas izenekoa jo eta dantzatzen du honako bideo honetan. 2012ko irailaren 9an, Murtzia hiriburuan, ospatutako festan hartutako irudiak dira. Youtube, Manuel Sánchez Martínez.