Dokumentuaren akzioak
Lizartzako inauteriak 2012
Lizartzak inauteriak 1994. urtean berreskuratu zituenetik, urtez urte, inauterietako aste ofizialaren aurreko larunbatean, goizez, dantzariek, txantxoek eta txistulariek baserrietan aritzen dira, herriko dantzak eskainiz. Garai batean bezala, jakiak eta dirua biltzen dituzte, festa helburu dutela. Baina 2013 honetatik aurrera, dena ez da berdin, zerbait aldatu da. Berreskuratze eta mantentzeren bultzatzaile nagusietako batek, herriko eta familiako tradizio aberats baten oinordekoak, Iñaki Zubeldiak, bere arima mendian utzi du. Bere oroitzapena gogora etorriko zaigu herriko dantzan ikusten ditugun bakoitzean. Baita bere estilo kementsu hura ere, Dantza Sokan aurreskulari aritu zen azken aldietakoa. Grabaketa honetan ageri diren dantzak, baserrietan: 1. Etxe dantza. 2. Bigarrena. 3. Paseoa. 4. Lehenengoa. 5. Bigarrena. 6. Ostiko dantza. 7. Jota. 8. Arin-arin. Lizartza, 2012-02-11. Irudiak eta edizioa: Luis Fernando Gonzalez. Zuzendaria eta ekoizpena: Emilio Xabier Dueñas. (c) E-X Dueñas - Santurtzi, 2012.
Etiketak
- lehenengoa
- etxe-dantza
- lizartza
- emilio-xabier-dueñas
- iñaki-zubeldia
- inauteriak
- gipuzkoa
- paseoa
- tradizionala
- jota
- ostiko-dantza
- bigarrena
- arin-arin
- luis-fernando-gonzalez
- 2012
Dokumentuaren akzioak