Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

1973 etiketa duten bideoak

Iurreta: Gorularien dantzak 50 urte

Iurretarrek gorulari-dantzak plazaratu zituztela 50 urte bete dira eta San Migel egunean egin dute ospakizuna. Sasoi hartan dantzan aritu zirenak atera dira dantzara ondorengo belaunaldietako dantzarien laguntzarekin. Kristina Mardaras eta Justo Alberdi dira 1973an gorulari-dantzak dantzatzen hasi ziren dantzarietako bi. Dantza herrigintzan kokatzen zuten eta guztiz konprometituta zeuden euskara, kantu zein dantzen berreskurapenera eta transmisiora. Herrian zuten aberastasun hori joaten ziren lekuetan erakusten eta zabaltzen zuten. Urteurren borobilean gorularien estanpa, uztai-dantza eta zinta-dantza dantzatu dituzte. Jarraian, omenalditxoa egin diete lehen aldiz dantza horiek plazaratu zituzten dantzariei.

 

Bideoa: Amaiur Aristi, Oier Araolaza. Gorulariak 20 urte, Iurreta, 2023-09-29.

Dokumentuaren akzioak