Raices: Betanzos 1973 ezpata-dantza

2017/10/02

Betanzosko (Galizia) "nekazarien gremioaren" lan nagusia udalaren segizioari, dantzan, bidea irekitzea izan ohi zen. Kofradiak, egun San Roke jaietan dantzatzen den ezpata-dantza bizirik mantendu du XVI. mendetik. U forman aurkezten dira dantzariak, ezpata luzeez elkarri lotuta. Formazioa, alabardariek eta zutoiha daramanak ixten dute. Dantzariek osatzen dituzten urrats eta mugimenduak, 1973an, RTVk jaso zituen irudi hauetan ikus daitezke. Betanzos, ezpata-dantza, nekazarien gremioa, 1973.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu