Dokumentuaren akzioak
Goathland: Plough Stots

Erresuma Batuko ezpata-dantzariak ditugu bideo honetan, 1973an BBC telebistak grabatutako irudiak. Goathland herrian, dantzaren egun tradizionala ospatzen dute, egun horretan Goathland Plough Stots dantzari taldea ateratzen da dantzara eta eskera. "Gotathland-eko Goldatzeko Idiak" litzateke taldearen izena euskaratuta. Hasiera batean urtarrilaren 6 ondorengo lehenengo larunbatean ospatzen zen jaia, astelehen horretan ospatzen zen Plough Monday edo Goldatze Astelehena izeneko festarekin lotuko genuke beraz. Gabonak amaitu eta laborantza-urteari ekin aurreko ospakizuna litzateke. Gaur egun, urtarrilaren erdiko larunbatean irteten dira morris dantzariak. Desfilea egiten dute eta eguna puska-biltzen pasatzen dute, hainbat lekutan gelditu eta dantzatuz. Guztira sei dantza dantzatzen dituzte, ezpatak gurutzatuz eta figura koreografikoak osatuz. Ezpata-dantzariekin batera, haurren taldea eta mozorroak ere irteten dira. BBC, Plough Stots, Goathland, 1973.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak