Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Oberena: Azpilagañako ezpata-dantza

Dokumentuaren akzioak

Oberena: Azpilagañako ezpata-dantza

2019/02/08 08:10

Oberena dantza taldeak pasa den Eguberrietan Iruñeko Azpilagaña auzoan ezpata-dantza berria plazaratu du. Abenduaren 23an, Olentzerorekin kalejira egin eta ezpata-dantza estreinatu dute. Oberenako dantzariek urteak daramatzate Olentzeroren kalejiran ateratzen, baina modua aktiboago batean ateratzeko nahia azaldu, hausnarketa prozesua hasi eta ezpata-dantza kaleratu dute, Azpilagaña auzoarentzat egindako dantza propioa. Bortzirietako hainbat herritako ezpata-dantzatan oinarritu dira dantza sortzerakoan. Hiru zati ditu Azpilagañako ezpata-dantzak: karrika-dantza, zortzikoa eta ezpata-dantza. Lau melodiak osatzen dute dantza, "Arkume ta gaztakin" gabon kantan oinarritutakoa da doinu nagusia; zortzikoa eta karrika-dantza Aitor Urkizun txistulariak egin ditu eta Ricardo Madinabeitia txistulariak bigarren karrika-dantza. Irudiak: Carmen Solchaga. Oberena, Azpilagañako ezpata-dantza, Iruñea, 2018-12-23.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.