Dokumentuaren akzioak
Martxoak 8: emakumeen irradaka Iruñean
Eskutik helduta eta dantzan ospatu dute Iruñean martxoaren 8rako mugimendu feministak deitutako greba eguna. Iruñerriko hainbat dantza taldetako emakumeek eguerdian Sarasate pasealekuan egindako ekitaldirako espres atondutako irradaka dantzatu zuten, Atzo goizean goiz yagi nintzen doinuan oinarriturik. Irati Majuelo bertsolariaren hitzek hola diote:
Heldu nazazu eskutik eta
goazen denok dantzara.
Elkarri eutsi eskurik esku
milaka izango gara.
Altxatu gure ahotsa
eta ondokoena.
Mundua geratuko da
aldatzeko dena.
Irudiak: Hamaika telebista, Ion Orzaiz, Xabier Letona, Maddi Lasa, Ahotsa.com. Martxoak 8: emakumeen irradaka Iruñean. 2018-03-08.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak
Bideo honetako doinuari buruz: 'Atzo goizean', ala 'Txikitxuterik'? Ez dut ezagutzen jatorri bera ote duten, melodia antzekoa izanda, baina nik behintzat ezberdintzen ditut (eta biak, bata ala bestea, erabili ohi ditut irradakak egiteko). Aiko taldeak, Maritzuli Konpainiaren 'Aurrez-Aurre' ikuskizunerako, moldaketa bat prestatu zuen, 'Txikitxuterik' doinua eta 'Atzo goizean'-en bigarren zatia (bigarren melodia) elkartuta (Maritzulik sokan dantzatu zuen, ez irradaka). Bertsio edo moldaketa hori da kasu honetan erabili dutena (bideoan). Aiko taldearen 'Aurrez-Aurre' CD-an dago jasota 'Atzo goizean' izenburuaz. Nahiz eta gehiago identifikatzen dudan 'Atzo goizean' Mikel Urbeltz-ek 'Berrizko itsuari' CDan edo Olatz Zugastik 'Bulun-bulunka' CDan eman zuten melodiarekin, Azkueren kantutegitik jasota.